JOKALARI BETERANOEN
2013ko MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.
(2013ko azaroaren 12tik 23ra jokatuak, Kroaziako
Opatija hirian).
Kroazioako Opatija hirian jokatu
ziren. Zagreb Kroaziako hiriburutik 200 kilometrora dago. Italiako Trieste
hiria hurbilago dauka: 110 kilometrora. 12.719 biztanle zituen 2001. urtean,
orduko erroldaren arabera. Itsaso ondoan dago.
Jokalariek 90 minutu zituzten 40
jokaldi egiteko eta 30 minutu gehiago partida amaitzeko. Jokaldi bakoitzean, 30
segundoko gehikuntzarekin.
JOKALARI BETERANOEN 2013ko MUNDUKO XXIII. XAKE
TXAPELKETA IREKIA.
Parte hartzaileak: 201
(aurreko urtean baino 95 gehiago). Txandak: 11. 2013. urtearen bukaeran 60 urte
beteak izatea parte hartzeko baldintza zen.
2013-11-23: HAMAIKAGARREN TXANDA (AZKENA).
Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) (8) – Adolf
Herzog (Austria) (2.379) (7’5): 0’5-0’5.
Mihai Suba (Errumania) (2.413) (7’5)
– Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) (8): 0’5-0’5.
Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia)
(2.404) (7) – Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) (7’5): 0’5-0’5.
Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473)
(7) – Evgeni Vasiukov (Errusia) (2.457) (7): 1-0 (jokatu gabe).
Branko
Rogulj (Kroazia) (2.420) (7) – Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan) (2.384)
(7): 0’5-0’5.
Caig W. Pritchett (Eskozia) (2.359)
(7) – Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) (7): 0’5-0’5.
Herman C. Van Riemsdijk (Brasil)
(2.347) (7) – Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) (7): 0’5-0’5.
Orotara,
97 partida.
AZKENEKO
SAILKAPENA.
1)
Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) – 8’5
puntu.
2)
Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) – 8’5 puntu.
3)
Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473) – 8 puntu.
4)
Mihai Suba (Errumania) (2.413) – 8
puntu.
5)
Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) – 8
puntu.
6)
Adolf Herzog (Austria) (2.379) – 8
puntu.
7)
Branko Rogulj (Kroazia) (2.420) – 7’5
puntu.
8)
Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.404)
– 7’5 puntu.
9)
Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan)
(2.384) – 7’5 puntu.
10)
Herman C. Van Riemsdijk (Brasil) (2.347)
– 7’5 puntu.
11)
Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) – 7’5
puntu.
12)
Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) – 7’5
puntu.
13)
Jan Vokoun (Txekia) (2.185) – 7’5 puntu.
14)
Wolfgang Thormann (Alemania) (2.271) –
7’5 puntu.
15)
Magnus Wahlbom (Suedia) (2.304) – 7’5
puntu.
Orotara,
201 jokalari.
ANATOLY
VAISSERREN BIGARREN TITULUA.
Anatoly Vaisser.
Anatoly
Vaisser 1949ko martxoaren 5ean jaio zen, Kazakhstango Almaty hirian, orain
Fantziako nazionalitatea badu ere. 64 urterekin bigarren aldiz irabazi du
jokalari beteranoen Munduko Txapelketa. 2010ean ere izan zen garaile.
Jens
Kristiansen danimarkarrarekin lehia berezia dauka. 2012an Kristiansen izan zen
txapeldun eta Anatoly Vaisser bigarren. 2013an alderantziz izan da.
Azkeneko
txandan Adolf Herzog austriarrari irabazteko ez zen gauza izan Anatoly Vaisser
(berdinean geratu ziren). Bere zorionerako, Mihai Suba errumaniarrak berdinketa
atera zion Jens Kristianseni. Laguntza horri esker, Anatoly Vaisser izan zen
garaile. Lehenengo zerrendaburua zen.
Eloari
dagokionez, 7’5 puntu irabazi ditu txapelketa honetan frantziarrak. 2.523
zituen hasierako unean. Hala ere, ez da bere markarik onena izanen, 2005eko
apirilean 2.581 puntu baitzituen.
Anatoly
Vaisserrek 6 garaipen eta 5 berdinketa egin zituen. Bederatzigarren txandan
Jens Kristiansenekin berdindu zuen.
SARIAK.
1)
Anatoly Vaisser (Frantzia) (2.523) –
2.400 euro, trofeoa eta urrezko domina.
2)
Jens Kristiansen (Danimarka) (2.407) – 2.000 euro eta
zilarrezko domina.
3)
Krunoslav Hulak (Kroazia) (2.473) – 1.700 euro eta
brontzezko domina.
4)
Mihai Suba (Errumania) (2.413) – 1.300
euro.
5)
Yuri S. Balashov (Errusia) (2.440) –
1.100 euro.
6)
Adolf Herzog (Austria) (2.379) – 1.000
euro.
7)
Branko Rogulj (Kroazia) (2.420) – 900
euro.
8)
Evgeny V. Mochalov (Bielorrusia) (2.404)
– 800 euro.
9)
Amanmurad Kakageldyev (Turkmenistan)
(2.384) – 700 euro.
10)
Herman C. Van Riemsdijk (Brasil) (2.347)
– 600 euro.
11)
Mark A. Berkovich (Israel) (2.357) – 500
euro.
12)
Josip Rukavina (Kroazia) (2.405) – 400
euro.
13)
Jan Vokoun (Txekia) (2.185) – 300 euro.
14)
Wolfgang Thormann (Alemania) (2.271) –
200 euro.
15)
Magnus Wahlbom (Suedia) (2.304) – 100
euro.
AZKENEKO IRABAZLEAK.
2008an, XVIII. edizioan, Bad
Zwischenahn-en (Alemania): Larry C. Kaufman
(Estatu Batuak).
2009an, XIX. edizioan, Condino-n
(Italia): Miso Cebalo (Kroazia).
2010ean, XX. edizioan, Arco-n (Italia): Anatoly Vaisser (Frantzia).
2011n, XXI. edizioan, Rijekan (Kroazia):
Vladimir Okhotnik (Frantzia).
2012an, XXII. edizioan, Kamena Vourla
hirian (Grezia): Jens Kristiansen (Danimarka).
2013an, XXIII. edizioan, Opatija hirian
(Kroazia): Anatoly Vaisser (Frantzia).
EMAKUMEZKO JOKALARI BETERANOEN 2013ko MUNDUKO XXIII.
XAKE TXAPELKETA.
Parte hartzaileak: 25 (aurreko
urtean baino 3 gehiago). Txandak: 9. 2013.
urtearen bukaeran 50 urte beteak izatea parte hartzeko baldintza zen.
2013-11-22: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).
Larisa
Khropova (Errusia) (2.009) (5’5) – Yelena Ankudinova
(Kazakhstan) (2.121) (6): 0-1.
Tatiana
Bogumil (Errusia) (2.074) (5’5) – Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) (5’5): 0-1.
Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158)
(5’5) – Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) (5’5): 0’5-0’5.
Galina
N. Strutinskaya (Errusia) (2.299) (5) – Margarita Baliuniene (Lituania)
(1.885) (5): 1-0.
Natalia
I. Titorenko (Errusia) (2.143) (4) – Swietlana Miednikova (Errusia) (2.166)
(5): 0-1.
Nino
Melashvili (Georgia) (2.126) (4) – Hannelore Hoose (Alemania) (1.740) (4):
1-0 (jokatu gabe).
Valentina
Milashevskaja (Errusia) (1.814) (4) – Martina Beltz (Alemania) (2.100) (4):
0-1.
Orotara,
12 partida.
SAILKAPENA.
1)
Yelena Ankudinova (Kazakhstan) – 7 puntu
(2.121) (+29’5, FIDE eloan).
2)
Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) – 6’5 puntu (-7’7).
3)
Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158) – 6 puntu (+15’4).
4)
Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) – 6
puntu (-3).
5)
Swietlana Mednikova (Errusia) (2.166) – 6 puntu (+13’9).
6)
Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.299)
– 6 puntu (-17’3).
7)
Tatiana Bogumil (Errusia) (2.074) – 5’5
puntu (+25’8).
8)
Larisa Khropova (Errusia) (2.009) – 5’5 puntu (+22).
9)
Nino Melashvili (Georgia) (2.126) – 5 puntu (+1).
10) Margarita Baliuniene (Lituania) (1.885)
– 5 puntu (+31’4).
11) Martina Beltz (Alemania) (2.100) – 5
puntu (-21’3).
12) Ingrid Lauterbach (Ingalaterra) (2.132)
– 5 puntu (-20’1).
13) Mira Kierzek (Mazedonia) (2.005) – 5
puntu (-3).
14) Helen Milligan (Zeelanda Berria) (1.977)
– 4’5 puntu (-0’3).
15) Tatiana Khalturina (Errusia) (1.823) –
4’5 puntu (+12’6).
Orotara,
25 jokalari.
YELENA
ANKUDINOVAK ALINA STRUTINSKAYA TRONUTIK KENDU ZUEN.
Yelena Ankudinova.
Yelena
Ankudinova 1962. urtean jaio zen, Kazakhstanen. 2013an 51 urte bete zituen.
Puntu erdiko abantailarekin iritsi zen azkeneko txandara eta ez zuen hutsik
egin. Larisa Khropova errusiarra gainditu eta munduko emakume beterano
txapeldun bihurtu zen.
Horrela,
bere patua saihestu zuen. 2012an ere lider moduan iritsi zen azkeneko
partidara, baina elo gutxiagoko jokalari baten aurka partida eta titulua galdu
zituen (gainera, seigarren posturaino jaitsi zen sailkapenean).
Nona
Gaprindashvili georgiarrak eta Galina N Strutinskaya errusiarrak ere aipamena
merezi dute.
Georgiarra jokalari mitikoa da, 72 urte
ditu eta 5 aldiz izan da adin guztietako munduko emakume txapeldun. 2009an,
munduko emakume beterano txapeldun ere izan zen. Txapelketa honetan bigarren
postua lortu du. Postu ona da, jokalari gazteagoekin lehiatu baita. Hala ere,
elo aldetik, ez da hain onuragarria izan. 7’7 galduta, 2.300 puntutik jaisteko
gero eta gertuago dago. 2012an, adibidez, txapelketa hau 2.350 puntuz hasi zuen
(orduan zazpigarren amaitu zuen).
Galina N.
Strutinskaya errusiarra 2011n eta 2012an izan zen txapelketa honetako garailea.
Azkeneko partida irabazita ere, seigarren sailkatu da 2013an. Saria, behintzat,
eskuratu zuen.
Brontzezko domina Tamar
Khmiadashvili georgiarrak eskuratu zuen. 2010ean txapeldun izan zen eta 2012an
txapeldunorde.
SARIAK.
1)
Yelena Ankudinova (Kazakhstan) – 1.100
euro, trofeoa eta urrezko domina.
2)
Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.312) – 800 euro eta
zilarrezko domina.
3)
Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.158) – 600 euro eta
brontzezko domina.
4)
Elena Fatalibekova (Errusia) (2.252) –
500 euro.
5)
Swietlana Mednikova (Errusia) (2.166) – 400 euro.
6)
Galina N. Strutinskaya (Errusia) (2.299)
– 300 euro.
7)
Tatiana Bogumil (Errusia) (2.074) – 200
euro.
8)
Larisa Khropova (Errusia) (2.009) – 100 euro.
AZKENEKO IRABAZLEAK.
2008an, XVIII. edizioan, Bad
Zwischenahn-en (Alemania): Tamara Vilerte
(Letonia).
2009an, XIX. edizioan, Condino-n
(Italia): Nona Gaprindashvili (Georgia).
2010ean, XX. edizioan, Arco-n (Italia): Tamar Khmiadashvili (Georgia).
2011n, XXI. edizioan, Rijekan (Kroazia):
Galina N. Strutinskaya (Errusia).
2012an, XXII. edizioan, Kamena Vourla
hirian (Grezia): Galina N. Strutinskaya (Errusia).
2013an, XXIII. edizioan, Opatija hirian
(Kroazia): Yelena Ankudinova
(Kazakhstan).
2013-11-23.
Iturria: “http://www.chess-results.com/tnr98611.aspx?lan=1&art=1&rd=11&turdet=YES&flag=30&wi=821&zeilen=99999”
webgunea eta FIDEren webgunea.